XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskara orain 2.500 urte

Erromatarrak hemen agertu aurreko garaietako mapa da alboko hori.

Euskara hitzegiten zen lurraldeak oso zabalak ziren.

1- Gaur egungo euskararen mapa linguistikoa agertuko duen liburu bat aurki ezazu eta konpara ezazu euskararen gaurko eta lehengo egoera.

2- Albokoa bezalako mapak egiteko epigrafiak (harrietako idazti zaharrak) eta toponimia (herri eta tokien izen zaharrak) aztertzen dira eta horien laguntzaz zehaztu hizkuntza baten mugak.

Euskararen lurraldea GAUR/Euskararen lurraldea LEHEN

Erromatarrek lurralde asko konkistatu zituzten eta horien artean Penintsula Iberiarrekoak ere bai.

Euskal Herria ez zen isla isolatu bat bezala geratu erromatar guzti haien artean, baina hala ere euskaldunen erromatartzea askoz txikiagoa izan zen Andaluzia edo Mediterraneo aldeko lurraldeetakoa baino.

Nahiz eta erromatarretik hitz berri ugari hartu (bake, piku, ingude, pago, zeru...), euskaldunek euskaraz hitzegiten jarraitu zuten, askok ez bait zuen latinik ikasi eta gehienek bait zekiten euskara.

Liburuetan informazioa bila ezazu.

Zer gertatu zen Europako beste lurralde askotan bertako hizkuntza askorekin?

Lapurdum (Baiona).

Hasiera batean arrantzale herriska bat besterik ez zen Lapurdum, baina IV mendearen azkenean, Novempopulania eskualdeko gotorleku edo gaztelu erromatar garrantzitsu bezala indartu zen, garaietako dokumentuetan ageri denez.

Erromatarrek ez zuten lege edo dekretu bidez agindu latinak izan behar zuela erabili behar zen hizkuntza, baina ezarritako egitura politiko, sozial eta kulturalak horretara zuzenduta zeuden, latinari garrantzi handiena ematera hain zuzen.

Izan ere, erromatarrek eratu zuten antolamendu berrian, latina zen harremanetarako erabiltzen zen hizkuntza bakarra.